Embalajes Aramburu S.L. - Produktuak

Produktuak

Kutxak

Embalajes Aramburu S.L. edozein motatako kutxa neurrira egiten du. Hona hemen mota ezagunetariko zenbait:

 

Kutxa bakuna: bere paneletan ez darama inolako barrarik. Produktuen zama 40 kiloak gainditzen ez direnean bakarrik erabil daiteke.
Bekoki kutxa: aldeak osatzen diturten lau panel, estalkia, azpia eta bekokia osatzen duten lau barrakin laukiratzen diren bi panel darama. 150 kilorainoko produktuen garraiorako erabili daiteke.
Bekoki kutxa indartua: aurrekoaren antzera, baino kanpoko barra bertikalekin.
Gerri bikoitzeko kutxa: aldeak osatzen diturten lau panel, estalkia, azpia (hauetariko bakoitzak gutxienez bi barra dauzka) eta bi bekoki darama. 250 kiloko edukina jasan dezake.

 

20 tonarainoko produktuentzako bilgarriak kutxatan.

Kaiolak

Kaiolak zurezko kutxa handiak dira, zurezko zatizko egitura batez osatua, garraioan eta erabilketan edukia babesten duen barruti zurrun bat eratzen dutena. Edozein motako industri produktu garraiatzeko erabiltzen dira eta bere zama 1 eta 30 tona artean egotera heldu daiteke. Bere neurriak garraio eta erabiltzebideek bakarrik mugatzen dute. Kaiola iltzatu edo bihurturako osagarrizko egitura bat bezterik ez da, eta gehigarrizko babesa behar denean ohol edo zura gurutzatuzko geruza bat jartzearekin nahikoa da.


20 tonarainoko produktuentzako bilgarriak kaioletan.

Palet-ak

Palet-a eskorga jasotzaile edo transpaletek erabilia izateko biltegiratze plataforma bat da.


Estandar neurria herrien haraberakoa da, hala ere, gehien erabiltzen direnak hurrengoak dira:

  • 48" x 40" (1219mm x 1016mm) USA.
  • 1,2 mt x 0,8 mt (1200mm x 800mm) Europa.

Embalajes Aramburu S.L.-k moth desberdinetako palet-ak egiten ditu:

  • Bi sarreretakoak.
  • Lau sarreretakoak.
  • Neu rrira.

Kasu gurtietan aurpegi bakuna edo bikoitzekoak (alderanzgarriak) egin - daitezke.

Beste bilgarriak

Edozein motako bilgarri eta egokitzeak hornitzen ditugu:

  • Kartoia.
  • Poliespan-a.
  • Plastiko bilkorra.
  • Gatz lehorgailuak.
  • Paper bikeztatua.

Berezko biltegia edukiz beheralako entregarako.

Tratamendu termikoak

Egurra, bilgarri eta palet-entzako tratamendu termikoak (HT) esportatzeko ISPM 15zki estandar-aren arabera 56° gutxienez 30 minutuz.